Poliziaren sindikatuek Getxoko udaltzain baten aurkako erasoa salatu dute domekan San Nikolas plazan

Ander Zarraga 2025ko urr. 28a, 12:43

Getxoko Udaltzaingoko agenteak, artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA

ErNE, Esan eta Euspel sindikatuek diotenez, urriaren 26eko goizaldean Getxoko Udaltzaingoko agente bat zauritua izan zen, polizia plazan zeuden pertsonak desalojatzera joan zirenean.

Sindikatuen arabera, domeka goizaldean, 01:30ak aldera, Getxoko Udaltzaingoko agenteak plaza hustera joan ziren, bertan zeuden herritarrek auzokideei enbarazu egiten ari omen zirelako. Sindikatuen arabera, bertan zeuden zenbait pertsonek agenteen aurka egin zuten, irainakaz eta objektuak jaurtiz. Une horretan, botila batek polizia-agentea sudurrean kolpatu zuen eta zauri bat eragin zion horrek.

Aipatutako sindikatuek elkartasuna adierazi diote agenteari eta gertatutakoaren larritasuna azpimarratu dute: "Horrelako jokabideek ezin dute tokirik izan gure kaleetan".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun