Azaroaren 7tik 9ra ospatuko dituzte Algortako Hezetasuna auzoko jaiak

Erredakzioa 2025ko urr. 29a, 11:12

Aurten, jai-eremua errepidean izango da.

Azaroaren 7tik 9ra bitarteko aste-akabuan ospatuko dituzte Hezetasuna auzoko San Martin jaiak eta, hori dela eta, Arene kalea itxita egongo da datorren astean, azaroaren 4tik 11ra bitartean, Iparbide eta Itxe kaleen arteko zatian. Izan ere, bertan kokatuko da jai-esparrua, duela gutxi inauguratutako parkearen ondoan.

Egitaraua

Azaroak 7, barikua

  • 17:00 Jaien hasiera eta San Nikolas Ikastolako Trikiti eta Pandero ikasleen kalejira, Areneazpitik.
  • 18:00-20:30 Gazteentzako disko-festa, Arenen.
  • 18:15 Buruhandiak eta txistulariak, Iturgitxiko parketik.
  • 19:00 Txapela jaurtiketa txapelketa, Arenen.
  • 19:00 Karaokea, Gurea tabernan.
  • 20:00-23:00 Alkohola eta beste droga batzuen inguruko informazio zerbitzua, Arenen.
  • 23:00  Kontzertua: Bidean Erromeria, karpan.
  • 23:00-02:30 Puntu morea, Arenen.

Azaroak 8, zapatua

  • 10:00 Diana eta kalejira txistulariekin.
  • 11:00 Igel-toka eta tiragoma txapelketa, ikastolan.
  • 11:00 Puzgarriak, Arenen.
  • 11:00  Umeentzako maskara tailerra,  ikastolan.
  • 11:00 Marrazki lehiaketa, ikastolan.
  • 12:00 Txopolis fanfarrea, auzotik.
  • 14:30 Herri bazkaria. Tiketak Gurea eta Mabe tabernetan, karpan.
  • 16:30 Bingo musikatua, karpan.
  • 17:00 XXXIII. Aurreskularien txapelketa, ikastolan.
  • 17:00   Umeentzako futbola, Arenen.
  • 17:30 Sakatu elektrotxaranga, Arenen.
  • 18:00  Amets Pirata, txotxongiloen ikuskizuna, ikastolan.
  • 18:00  Zumba Rosigaz, karpan.
  • 19:00  Karaokea, Gurea tabernan.
  • 19:30  Dantza plaza, ikastolan.
  • 19:30  Txorizo-jana, karpan.
  • 20:15  XXXIV. Fandango eta Arin-arin Txapelketa, ikastolan.
  • 22:30 Kontzertuak: Mairi eta Parabellum, karpan.

Azaroak 9, domeka

  • 10:00 Diana eta kalejira txistulariakaz.
  • 10:00 LV. Villamonteko Krosa. 
  • 10:00-12:00 Lapiko txapelketarako izen ematea, txosnan.
  • 10:30 Azoka, karpan.
  • 12:00 Triki-kantu poteoa, auzotik.
  • 12:30 Euskal dantzak, ikastolan.
  • 14:00  Agurra dantza taldearen oroigarri-banaketa, ikastolan. 
  • 17:30   Lapikoen sari-banaketa, karpan.
  • 17:30   Karate erakustaldia, ikastolan.
  • 18:00  Marrazki lehiaketaren sari-banaketa, ikastolan.
  • 18:00  Mariatxi Humbreto Luis, karpan.
  • 18:00 Nagusientzako lunch-a, karpan.
  • 19.30 Txokolate-edana, karpan.
  • 20.00 Jaien amaiera, karpan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun