Ekimenak, ohi bezala, tokiko sei sortzaile bilduko ditu, Getxo Kulturako sare sozialetan zabalduko diren beste hainbat bideoren bidez beren lana eta sorkuntza-prozesuak jendeari erakusteko.
Urriaren 29tik aurrera, sei artistak —Igor Núñez Villamandos, Elena Aitzkoa, Ibon Antuñano Totorika, Ane Pikaza, Abel Azcona eta Matxalen Bilbao—beren sormen-prozesuak eta interesak partekatuko dituzte @GetxoKultura sare sozialetako bideoen bidez. Bigarren fase batean, topaketa irekiak antolatuko dituzte; bertan, haien lanak eta sormen-espazioak erakutsiko dituzte, eta proiektuak zein arte garaikidearen inguruko elkarrizketak izango dira protagonista.
Getxoarteko jarduera guztiak sarrera librekoak dira, lekua bete arte. ‘Artista bat auzoan’ topaketetan eta Getxoko arte publikoan zehar egiten diren bisitetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da getxoarte@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!