2025/11/11 - 2025/11/16 10:00

Azokak

Getxoko bigarren eskuko liburu azoka solidarioa 2025

Getxoko bigarren eskuko liburu azoka solidarioa 2025
Romo Kultur Etxea, Getxo

Azaroaren 11tik 16ra Bigarren Eskuko Liburu Azokaren 19. ekitaldia izango da Getxon. Ekimena Udal Liburutegi Zerbitzuak antolatuta dago udaleko Garapenerako Lankidetza arloarekin elkarlanean. Aurten, azoka Romo Kultur Etxean izango da eta bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da. Azokaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (igandean, hilak 16, goizez irekiko da soilik).

Bost egunez, bisitariek hainbat gaitako liburuak erosteko aukera izango dute. Ekimena Udal Liburutegi Zerbitzuak antolatuta dago udaleko Garapenerako Lankidetza arloagaz elkarlanean. Salmenta prezioak sinbolikoak izango dira eta bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da: liburuek, euro bana balioko dute; aldizkariek eta koadernotxoek, euro bat hiru aleko, eta entziklopediek, ale kopuruaren arabera.

Halaber, igandean deskontuak egingo dira liburu-sortak erostean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun