Egunari Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziaren ongietorriarekin emango zaio hasiera, baina tpaketaren une nagusia eguerdiko 12:00etan iritsiko da. Ordu horretan, Amaia Arregi psikologoak (Aubixa Fundazioko kidea) hitzaldi garrantzitsu bat emango du, Soledad, fatiga y culpa en la persona cuidadora izenburupean. Hitzaldiaren helburua zaintzaileek jasaten dituzten zama emozionalak eta ondorioak aztertzea da.
Jardunaldia bukatzeko, Udalak aitorpen instituzionala egingo die bertoratutako zaintzaileei, haien eguneroko lana eta ahalegina eskertzeko. Horren ondoren, lunch bat eskainiko zaie.