GKS Uribe Kostak Palestinaren aldeko elkarretaratzea antolatu du Algortan

Izaro Garcia 2025ko urr. 31a, 10:24

GKS Uribe Kostak antolatutako elkarretaratzearen deialdia © GKS URIBE KOSTA

Uribe Kostako GKSk Palestinaren aldeko elkarretaratzea deitu du gaurko, urriaren 31rako, Algortan. Izan ere, azken orduetan, Netanyahuren aginduz, Israelek Gaza berriz bonbardatu du eta, horren ondorioz, 100 palestinarretik gora erail eta su-eten "faltsua" hautsi du.

"Palestina askatzeko Israel desegin!" lelopean, deialdia gaur da, Getxoko Telletxe Plazan, arratsaldeko 18:30etan. Helburua sarraskia salatu eta Israel desegitea aldarrikatzea da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun