Kanpainak Getxoko Udaleko Ekonomia Sustatzeko Sailaren babesa du, eta Algorta zein Itzubaltzeta/Romoko 83 establezimenduek parte hartuko dute.
Azaroaren 5etik 23ra, atxikitako establezimenduetan erosketak egiten edo kontsumitzen dutenek askotariko sariak eskuratzeko aukera izango dute. Izan ere, bezeroek partaidetza-txartel bat jasoko dute, bete eta negozioetan gaitutako hautetsontzietan utzi beharko dutena.
Kanpaina amaitzean, bildutako txartel guztien artean, 1.000 euro baino gehiago zozkatuko dira tokiko esperientzietan (esperientzia gastronomikoak, itsasontziko irteerak, kultur jarduerak, etab.), Getxoz gozatzeko eta Getxo berriz ezagutzeko pentsatuak, udalerriko kultura-, kirol- eta aisialdi-jarduera ugariei balioa emanez.
