Zaurgarritasun-egoeran daudenak ardatz Getxoko azoka solidarioan

Izaro Garcia 2025eko azaroaren 7a

Getxoko azoka solidarioaren kartela, 2025

Udalerriko azoka solidarioak batutako dirua tokiko saltokietan erabiltzeko bonuak sortzera bideratuko da.

Argia Fundazioa eta Red Eraldatuz elkarteen eskutik, liburu, jostailu eta zeramikazko pieza ugari egongo dira salgai. Bildutako diru guztia Getxoko saltokietan (SolidariUP-en kide direnetan soilik) erabiltzeko bonuak sortzeko erabiliko da. Horri esker, kalean bizi direnek egunerokoan behar dituzten produktuak eskuratu ahal izango dituzte.

Azoka Algortako San Nikolas plazan izango da domeka honetan, azaroaren 9an, 11:00etatik 14:30era bitartean. Horrez gainera, hainbat kolektiboren emanaldiak eta txikientzako tailerrak ere egongo dira (12:00etatik 13:30era).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun