Azaroaren 10ean ur-etenaldi puntualak egongo dira Areetan

Izaro Garcia 2025eko azaroaren 7a

Kale Nagusiko lanak, artxiboko irudian.

Mozketen arrazoia Zalama eta Nagusia kaleek bat egiten duten tokian hasitako obrak dira; hain zuzen ere, zoladura berritzeko eta udal azpiegiturak berrantolatzeko lanen ondorioz.

Etenaldiak 09:00etatik 13:00etara bitartean izango dira, baina Udalak ohartarazi du ez direla une oroko mozketak izango, baizik eta puntuko eteteak. Era berean, baliteke ur uherrak ere erregistratzea noizean behin.

Lan horiek Kale Nagusian (Zalama kalearen parean) balbula berriak jartzeko egingo dira, Areetako edateko uraren hornidura-sarean egin beharreko maniobren barruan. Horregatik, aipatutako ordutegian auzo horretako ohiko ur-kontsumoan eragina izango dute lanek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun