Zabalik dago Getxoko Boluntariotza Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea

Izaro Garcia 2025eko azaroaren 11

Udalerriko boluntariotzako erakundeen ekimenak eta borondatezko parte-hartzea sarituko dira © SAREKIDE

Azaroaren 16ra arte egongo da zabalik Getxoko XXXII. Boluntariotza Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea. Saria SAREKIDEk, Getxoko Boluntarioen Erakundeen Elkarteak, antolatzen du, Getxoko Udalaren laguntzagaz.

Ekimenaren bidez, boluntariotzaren aldeko lana egiten duten pertsona eta erakundeak saritu nahi dira, bai ekintza boluntarioaren bidez, bai boluntariotzaren sustapenean eta boluntarioak funtsezkoak diren proiektuen garapenean.

Saria bi modalitatetan banatuko da. Alde batetik, banakakoa dago; hots, boluntariotzat diharduten pertsona fisikoentzat. Bestalde, kolektiboa; boluntarioen lana bultzatzen duten erakunde sozialentzat, hain zuzen.

Irabazleak urte amaieran egingo den ekitaldi batean ezagutaraziko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun