Getxoko Udalak 381.650 euro bideratuko ditu garapenerako proiektuetara

Izaro Garcia 2025eko azaroaren 12a

Getxoko Udala, artxiboko irudian

14 GGKEk eramango dituzte aurrera ekimenak Amerikako, Afrikako eta Asiako herrialdeetan, 2030 Agendaren helburuak betetzeko.

Getxoko Udalak, urteko lankidetza-deialdiaren bidez, 381.000 euro inguruko laguntzak banatuko ditu, garapen-bidean dauden herrialdeetan hainbat gizarte- eta hezkuntza-proiektu sustatzeko. Egitasmoek hezkuntza, emakumeen ahalduntzea, elikadura-segurtasuna, ura zein energia eskuratzeko aukerak, eta tokiko garapena bezalako arloak jorratuko dituzte.

"Halako ekimenak babesteak esan nahi du hezkuntza hobetzea, emakumeen ahalduntzea bultzatzea eta komunitateen bizi-baldintzak hobetzea”, azaldu du Carmen Diazek, Kohesio Sozialeko zinegotziak.

Aurten hautatutako 14 proiektuak Hego Amerikako, Afrikako eta Asiako herrialdeetan garatuko dira, milaka pertsonei laguntzeko asmoz; batez ere emakumeei eta haurrei. Gainera, ekintza humanitarioaren arloan, ACNURek Hego Sudanen bizi den krisi humanitarioari aurre egiteko laguntza jasoko du.

Hori horrela, herritarrek lankidetza bidezko eta solidarioaren aldeko konpromisoa berrituko dute, 2030 Agendaren eta Garapen Iraunkorreko Helburuen norabidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun