Getxoko Udaltzaingoak ohartarazi du telefono bidezko ustezko iruzur-delitu bat egin dutela udalerriko ostalaritza-sektorean

Erredakzioa 2025eko azaroaren 13a

Taberna bateko terraza bat, artxiboko irudian.

Getxoko Udaltzaingoak ohartarazi du udalerriko taberna bati iruzur egiten saiatu direla. Jaso duten salaketaren arabera, ostalariak telefono-dei bat jaso zuen eta, horretan, pertsona batek ziurtatu ei zuen ostalaritzako lokalen terrazako baimenak kudeatzeaz arduratzen zen udal-langileetako bat zela eta, udal-tasa kobratzeko, ostalariak kode bat sartu behar zuela telefonoan. Hori susmagarria zelakoan, ostalaria Udaltzaingoagaz jarri zen harremanetan, zeinak egiaztatu zuen iruzur-saiakera zela.

Udalak gogoratu du, balizko delitu baten aurrean zalantzarik izanez gero, herritarrak, badaezpada, jar daitezela Udaltzaingoagaz harremanetan, 944 660 202 telefono zenbakira deituta, halakorik gertatzea saihesteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun