Itzubaltzeta / Romoko taberna bateko zerbitzaria atxilotu dute droga-trafikoagatik

Izaro Garcia 2025eko azaroaren 14a

Getxoko komisaldegia, artxiboko irudian

Getxoko Udaltzaingoak auzoko taberna bateko zerbitzaria atxilotu du, osasun publikoaren aurkako ustezko estupefazienteen trafikoa leporatuta.

Gertakaria pasa den eguaztenean izan zen, azaroaren 12an. Kalez jantzitako agenteen patruila batek pertsona bat atzeman zuen tabernako langile bati aldez aurretik erositako droga dosi bategaz (ustez kokaina).

Lokala miatzean, agenteek konfiskatutakoaren antzeko 10 dosi aurkitu zituzten komunean, 42,2 gramoko pisua zuten bi haxix zati, eta 750 euro eskudirutan. Horrez gainera, tabernaren ardura zuen pertsona drogak saltzen ari zela adierazten zuten beste zantzu batzuk aurkitu zituzten.

Frogak ikusita, gizona atxilotu egin zuten droga-trafikoagatik. Beharrezko izapideak amaitu ondoren, atxilotua zaintzako epaitegiaren esku utzi zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun