Itzubaltzeta/Romoko talde feminista hainbat ekintza ari da prestatzen azaroaren 25era begira

Beatriz Antona Uribe 2025eko azaroaren 18a

Itzubaltzeta/Romoko azaroaren 25eko manifestazioa.

Itzubaltzetako Talde Feministak antolatutako Azaro Feminista ziklo-ekintzaileko jarduerak barikuan hasiko dira, azaroaren 21ean. Egun horretan, Una joven prometedora filma proiektatuko dute Ibar Nagusien etxean 18:00etan.

Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, azaroaren 25ean, Santa Eugenia plazan manifestazioa egingo dute arrastiko 19:30ean "Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak nahi ditugu!" lelopean.

Asteari amaiera emateko, azaroaren 29an, zapatuan, 10:00etan autodefentsa feministako tailerra ere antolatu dute Romoko Kultur Etxean.

Bere sare sozialetan adierazi dutenez, datozen egunotan ekintzei buruzko informazio gehiago partekatuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun