Bostgarrena kaleko ekipamenduak 130 metro linealeko perimetro itxia izango du, gutxi gorabehera. Bertan, funtsezko zerbitzuetako eta larrialdietako ibilgailuak igarotzeko bateraezintasunagatik Miramar, Bilbao eta Andres Isasi kaleetatik kendutako zuhaitzak landatzen ari dira, Udalak iragarri duenez. "Transplante horiek azpiegitura berdea hobetzen lagunduko dute, babesleku klimatikoen udal sarean integratuko diren egonlekuak sortuz, GJHekin eta Europar Batasunaren neutraltasun klimatikoko eta deskarbonizazioko 2050 estrategiarekin lerrokatuta".
Zelai horretan integratuta, txakurrentzako agility-gune bat egongo da, hurrengo elementuakaz: jauzi sinpleko hesiak, gelditze-mahaia, oholesia, kulunka, slalom-a, pasabidea, jauzi-gurpila eta tunela. Gainera, gune berde itxira sartzeko ate bi egongo dira, txakurrentzako ur-iturri bat, zakarrontziak eta eguzkitan zein itzalpean dauden eserlekuak.
Iturribarrin, egun dagoen txakurrentzako gune irekiaren ondoan, espazio berri bat prestatuko dute, 45 x 25 metroko itxitura izango duena, eta sartzeko ate bi izango ditu. Eta Bostgarrenan bezala, agility gune bat integratuko dute elementu berberakaz, pet friendly iturria, paperontziak eta eguzkitan eta itzalpean dauden bankuak barne.