Administrazio publikoan euskaraz lan eta bizi ahal izateko elkarretaratzea egingo dute eguenean Getxon

Iker Rincon Moreno 2025eko azaroaren 25a

Aurreko batean ere elkarretaratzea egin zuten.

Azken hilabeteotan euskararen kontra iritsi diren epaiek administrazioetako hizkuntza politiketan "eragin zuzena" izaten ari direla ohartarazi dute hainbat eragilek. Getxon, berbarako, Udalak berak ere "ziurtasun juridikoa" aitzakiatzat hartuta, euskara-eskakizunak murrizteko bidea hartu duela salatu dute. Hori dela eta, eguenean, azaroak 27, elkarretaratzea egingo dute Getxoko udaletxearen aurrean, 10:30ean, administrazio publikoetan atzerapausorik onartuko ez dutela aldarrikatzeko eta euskaraz lan eta bizitzeko eskubidea defendatzeko.

Bagara Nor, Bizarra Lepoan, ELA, LAB eta Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi dutenez, euskararen kontrako oldarraldiaren beste adibide bat da hori, eta joera horrek kezka piztu du haien artean, botere judizialaren presioak gaztelaniaren nagusitasuna sendotzen duelakoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun