ELA eta LAB sindikatuek, Bagara Nor, Bizarra Lepoan elkarteak eta Euskalgintzaren Kontseiluak Getxoko udaletxearen atarian elkartu ziren eguenean Udalaren Osoko Bilkuran onartuko zen lan-eskaintza publikoaren euskara eskakizuna salatzeko. Sindikatuek eta elkarteek kontratazio publikoko prozesuetan hasieratik euskararen derrigorrezko plaza guztiei eskakizuna ezartzeko eskatzen diete Getxoko Udalari, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskararen normalizazioaren alde egiteko.