Ekitaldia 10:00etan izango da, San Inazio plazan, Guztion Etxea eskulturaren ondoan. Eskultura hori, hain zuzen ere, indarkeria terrorista jasan zuten pertsona guztiak gogoratzeko eta aitortzeko sinboloa da.
Udalak adierazi duenez, xedea agintariek eta herritarrek biktimen aldeko errespetua eta elkartasuna adieraztea da.