Udalerriko bideozaintza-kamera baten bidez, Koordinazio Zentroak susmagarria bi pertsonarengana zihoala ikusi du labana eskuan zuela, horietako bati eraso egiteko asmoz. Zonaldean zeuden Udaltzaingoko agenteek berehala iritsi eta ustezko egilea atxilotu dute. Era berean, gainean zeraman arma konfiskatu dute.
Patruilek bildutako informazioen arabera, inplikatutakoek aldez aurretik ezagutzen zuten elkar, eta beraz, gertakaria aurreko liskarrekaz lotuta egon daiteke.
Atxilotua Udaltzaingoaren bulegoetara eraman dute, Atxilotua Udaltzaingoaren bulegoetara eraman dute, epailearen esku utzi baino lehenagoko izapideak egiteko.