Hainbat espezietako 869 zuhaitz berri landatuko ditu Getxoko Udalak, gehienak autoktonoak

Erredakzioa 2025eko abenduaren 5a

© GETXOKO UDALA

Hainbat espezietako 869 zuhaitz berri landatuko ditu Getxoko Udalak udalerriko kale, etorbide, parke eta plazetan neguko kanpaina honetan. Ale autoktonoak izango dira gehienak, hala nola artea, pagoa, hagina, udareondoa eta astigarra. Kanpainan zehar, gutxienez 404 ale ordezkatzea aurreikusten da, udalerriko beste leku batzuetan birlandatuko direnak.

“Jarduketa honetan aurreikusita dago udalerriko hainbat puntutan eremu bakoitzera egokitutako ale autoktono berriak jarriko direla, gune bakoitzera egokituta, kokaleku bakoitzeko lurzoruaren izaeraren eta lerrokaduran edo berdeguneetan duten kokapenaren arabera, besteak beste. Gainera, esku hartzen jarraitzeko borondatea dugu, udalerriko hainbat tokitan ehun bat ale autoktono landatuz, astigar arrunta esate baterako, eta kaltetutako urkiak, ibaiertzetako haltzak edo kostaldearen aurrealdeko arteak, hala nola Satistegiko beheko aldean eta Miramarren berriro jarriz”, nabarmendu du Ingurumen Unitateko zinegotzi arduradunak, Iñigo Urkitzak.

Kanpainan zehar, gutxienez 404 ale ordezkatzea aurreikusten da, udalerriko beste leku batzuetan birlandatuko direnak edo hainbat arrazoirengatik kenduko direnak: besteak beste, beren kokapenagatik larrialdietako zerbitzuak eta ibilgailuak igarotzea eragozten dutelako transplantatuko dira, edo apurtuta, kaltetuta, erorita edo osasun patologiek jota daudelako kenduko dira; horiek urte amaierara arte identifikatu dira, Urkitzak azaldu duenez. “Zuhaitzak birjartzeko arrazoiak askotarikoak izan ohi dira: denboraleak edo kontrako faktore meteorologikoak, batez ere haizea, segurtasunean eta joan-etorri askean eragina dutenak, adarrak edo zuhaitza bera erortzeko arriskuagatik; ezbeharrak bide publikoan, hala nola trafiko-talkak edo -istripuak; gaixotasunak, zahartasuna eta aleen usteltzea; edo, batzuetan, ekintza bandalikoak”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun