Oraingoan, dirua GGKE-ko Susana Mateo Garapenerako Lankidetzako koordinatzaileak eta Paula Martinez Gizarte Ekintzako kideak jaso dute eta Israelgo estatuagaz gatazka armatua duten libanoar gazteei laguntzeko proiekturako izango da. Onuradunak 50 adingabe eta oinarrizko elikagaiak ekoizten dituzten bost familia nekazari (25 pertsona) izango dira, elikagaien segurtasun-poltsak jasoko dituzten adingabeen 250 senidegaz batera.