Neguko bilketa egingo dute Algortan eta Itzubaltzeta/Romon hilaren 20an

Izaro Garcia 2025eko abenduaren 10a

Etxegabea, artxiboko irudian.

Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak neguko arropa eta oinarrizko material bilketa antolatu dute abenduaren 20rako, 10:00etatik 14:00etara. Ekimena Algortako Telletxe plazan eta Itzubaltzeta/Romon Santa Eugenia plazan egingo da.

Antolatzaileen esanetan, bilketaren helburu nagusietako bat eskualdean etxerik gabe bizi diren pertsonei negu gogorrean laguntzeko beharrezkoak diren oinarrizko baliabideak eskuratzea da.

Ekimenak, hala ere, badu beste mezu bat: Uribe Kostako kalean ehunka pertsona bizi behar direla salatu gura dute, eta beraz, herritarren elkartasuna zein inplikazioa sustatzea lortu nahiko lukete. Izan ere, deialdian adierazi duten moduan, "milaka pertsona kale gorrian uzten dituen sistema huts egin duen sistema da".

Bilketa guneetan neguko arropa, mantak, lo-zakuak, oinetakoak edo beste oinarrizko antzeko materiala jasoko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun