Horrez gain, Santa Ana plazako komuna ere ikus daiteke jada baselizaren inguruan; oraindik martxan ez dagoen arren, laster aktibatuko dute. Udal zerbitzuek, era berean, Portu Zaharrean jarriko den komun berria prestatzen jarraitzen dute.
Udalaren xedea herritarren egunerokoan erosotasun handiagoa ematea eta komun publikoak puntu estrategikoetan hobetzen jarraitzea da, auzoz auzo erabiltzaileen beharretara egokituta.