Lehen hitzordua abenduaren 20an izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera, San Nikolas plazan. Urtez urte gero eta errotuago dagoen Gabonetako Herri Azokak Euskal Herriko artisau eta sortzaileak bilduko ditu, hogei bat postutan banatuta. Bertan, eskuz egindako bitxiak, arropa, kosmetika naturalak, sendabelarrak, elikagaiak eta liburuak aurkitu ahal izango dira, opariak lasai eta gertuko ekoizleen eskutik erosteko aukera emanez.
Azokagaz batera, hainbat elkartek ere parte hartuko dute; hala nola Sare, Gernika-Palestina, Harrera elkartea, AEK edo Periko Solabarria. Hauek guztiek kontsumo arduratsua sustatzea eta, aldi berean, plaza elkargune bihurtzea dute xede oraingo honetan.
Bigarren hitzordua abenduaren 30ean da. Orduan, Bertso Kateak hartuko du Algorta. Unai Mendiburu eta Amets Arzalluz bertsolariek tabernaz taberna girotuko dute arratsaldea, Triku taberna parean hasita eta Abian Kultur Elkartean amaituta. .
Beraz, animatuko zara? Zatoz euskal kultura sustatzera!

