Trenak Getxolandiaren ordutegi bera izango du, eguerdian eta arrastian, eta Bidezabalgo anbulatoriotik abiatuko da bai 11:30ean, bai 17:00etan. Algortako etorbidean geldialdia egin ondoren, Mesedeetako elizan jaisteko aukera eskainiko du, Evaristo Txurruka kaian jarritako noriara hurbildu gura dutenentzat. Ondoren, Areetako Xake plazako Getxolandiara iritsiko da. Behin hori eginda, ibilbideak alderantzizko norabidea hartuko du.
Getxoko Udalak adierazi duenez, haurrek, gazteek eta familiek Gabonetako Haur Parkera eta noriara erraz joateko pentsatuta dago; hau da, ez da tren turistiko hutsa, Gabonetako planak errazteko garraiobidea baizik. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da zerbitzurik eskainiko.