Gertaerak azaroaren 2ko goizaldean izan ziren, Algortako Telletxe plaza inguruan. Bi gizonek hirugarren bati eraso zioten lehenik, lepoan zeraman urrezko katea kentzen saiatuz. Biktimak ihes egitea lortu bazuen ere, handik gutxira kalean berriro harrapatu zuten: lurrera bota, eta telefono mugikorra, dirua, dokumentazioa, banku-txartelak eta jaka lapurtu zizkioten. Erasoaren ondorioz, aurpegian eta besoan zauri arinak izan zituen, eta osasun-zentro batean artatua izan zen.
Atxilotuek aurrekariak dituzte, batez ere ondasunen aurkako delituengatik eta pertsonei egindako lapurretengatik. Abenduaren 20an epailearen esku utzi zituzten, eta biak espetxeratzeko agindua eman zen.