Joan den zapatuan, abenduaren 20an, Fadurako igerilekua elkartasun eta konpromisoaren erdigune izan zen 24 orduz. IgeriBizi egitasmoaren hirugarren edizioan, ura, kirola eta euskara berriro uztartu ziren, eta uretako ahaleginagaz batera, abesbatzaren kantuek ere ekimenari giro berezia eman zioten. Aurten ere hainbatek euskararen alde egin dute, baita Hirukak ere!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!