Getxok Kadeteen Euskal Ligako 45. Udal Txapelketa hartuko du egunotan

Izaro Garcia 2025eko abenduaren 23a

Futbol zelaia, artxiboko irudian.

Getxok Kadeteen Euskal Ligako 45. Udal Txapelketa hartuko du egunotan. Romo FCk antolatuta, lehiaketak sei talde bilduko ditu aurten, eta atzo, abenduaren 22an, eman zitzaion hasiera.

Txapelketa Getxoko hainbat kirol instalaziotan jokatzen ari da, eta Euskal Herriko hainbat jokalarik beren maila erakusteko aukera izango dute. Lehen jardunaldian, atzo arratsaldeko seietatik aurrera, Alavesek, Eibarrek eta Romok hartu zuten parte.

Gaur, abenduaren 23an, ordu berean hasita, Athletic Clubek, Burgosek eta Osasunak jokatuko dute bigarren multzoko neurketa. Multzo bakoitzeko talde irabazleak finalera pasatzea lortuko du. Finala  zapatuan, abenduaren 27an, jokatuko da, goizeko 11:30ean. 

45.edizioa betetzen duen txapelketa honek gazteen artean kirola sustatzea du helburu, baita elkarbizitza eta kirol-balioak indartzea ere.

 

 

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun