Instalatutako gailuek 360 graduko grabazioa egiteko gaitasuna dute, eta poliziari ingurua etengabe zaintzeko aukera ematen diete. Udalaren arabera, bi gune horiek aspaldidanik arazoen erdigune izan dira, eta azkenaldian izandako gertakari larriek neurriak hartzera bultzatu dute Udala.
Era berean, Udalak azaldu du irudiak protokolo zorrotz bategaz araututa daudela; izan ere, ikerketa-lanetan ari diren agenteek baino ez dute sarbidea, eta etxebizitzak ez dira grabatzen. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren baimena izan dute.
Udalaren esanetan, azken urtean hartutako segurtasun neurriek eragin positiboa izan dute, delituen kopurua jaitsi egin baita, bereziki lapurreten kasuan.