2026/01/09 20:00
Ana Goitia intentsitate hutsa da: bizitzan gertatzen zaion guztia ere handia da eta kontatzeko modua ere halakoa dauka. Ohikoak diren gauzetan jarriko du arreta Katana izeneko bakarrizketa honetan. Egungo musika eta marketina, sold out-aren moda, kontzertuak familian gozatzeko moda, matxismoa, lodifobia eta egunerokotasuneko gaiak. Anak barrea, galderak eta zintzotasuna elkartzen diren espazio bat sortzen du. Bakarrizketa zuzena eta zorrotza, katana bat bezalakoa, esan beharrekoa zehaztasunez adieraziko duena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!