Urtea agurtzeko Gabon Zahar Festa ospatuko dute Algortan

Beatriz Antona Uribe 2025eko abenduaren 31

Algortako frontoia izango da ospakizunaren erdigunea.

Gabon Zahar Festa antolatu du Algortako Gazte Txosnak 2025. urtea agurtzeko eta urte berriari ongietorria egiteko. Algortako San Nikolas plazako frontoia bihurtuko da ospakizunaren erdigune.

 

Abenduaren 31n, arrastian, 16:30ean elkartuko dira frontoia apaintzeko. Ondoren, 17:30ean, herriko kaleak alaitzeko ordua helduko da Patxaranga txarangagaz. Urte berria erritmoagaz hasteko, 02:00etatik aurrera musika egongo da frontoian.

 

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun