Getxoko kudeaketa digital berriak eragina izango du urtarrileko udal tramiteetan

Izaro Garcia 2026ko urtarrilaren 5a

Herritarren Arretarako Bulegoa, Algorta. © GETXOKO UDALA

Getxoko Udalak daborduko jarri du martxan kudeaketa integraleko plataforma digital berria, administrazio-izapideak errazteko eta azkartzeko helburuagaz. Sistema berria ezartzeko prozesuak eragina izango du urtarrilean zehar, eta ondorioz, tramite batzuek ohikoa baino gehiago iraun dezakete.

Egoera horrek bereziki Herritarren Arretarako Bulegoak (HAB) eragiten ditu, zerbitzuko langileak sistema berrira egokitzeko eta hura erabiltzen ikasteko prozesuan baitabiltza. Udalak adierazi duenez, horrek eragozpen puntualak sor ditzake.

Horren aurrean, herritarrei gomendatu diete, ahal den neurrian, izapideak bide telematiko edo telefonikoz egitea. Aurrez aurreko arreta behar izanez gero, hitzordua aldez aurretik eskatzea ezinbestekoa izango da (94 466 00 00). Gainera, arreta elektronikorako webgunea eguneratu dute, tramite gehiago online egin ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun