Guztira, 292.780 euro banatuko dira, 13 jai-ekitaldiri laguntzeko. Udalerriko jai nagusien artean, Algortako San Inazio jaiak izango dira diru-laguntzarik handiena jasoko dutenak: 57.616 euro. Hala ere, uztailaren 31ren bueltan ospatuko diren jai horien aurrekontuari 8.265 euro gehiago gehitzeko aukera dago.
Ondoren Itzubaltzeta/Romoko jaiak datoz, 45.268 euroko laguntzagaz, abuztuaren 2aren inguruan. Kasu honetan ere, 6.493 euroko balizko gehikuntza eman daiteke. Portu Zaharreko jaiak, berriz, abuztuaren 12aren bueltan izango dira, eta 38.362 euro jasoko dituzte, 5.503 euro gehiago gehitzeko aukeragaz.
Diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago, eta jaiak hasi baino 45 egun lehenagora arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Esleipena egiteko orduan, Getxo Kulturak hainbat irizpide hartzen ditu kontuan; besteak beste, antolaketan izandako esperientzia, aurkeztutako egitarauaren kalitatea, jardueren aniztasuna, irisgarritasuna eta hizkuntza, baita proposamenak zuzentzen diren publikoak ere. Horrez gainera, zuzendaritza-batzordearen ordezkaritza orekatua ere baloratuko da.
Horrela, Getxo Kulturak urte osoan zehar herriko jaiak bizirik mantentzea eta tokiko eragileen lana babestea du helburu.