2026/02/06 20:00

Antzerkia

Antzerkia: "AA Aita"

Antzerkia: "AA Aita"
Muxikebarri Antzokia, Getxo

Jon Plazaolak aitatasuna hartu du hizpide AA Aita komedian. Lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! ikuskizuna, aitatasun bajari muzin eginda. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko. Bi urte hauetan aitatasunak eman dion dena publikoarekin elkarbanatu nahi du Plazaolak, esperientzia onak elkarbanatu eta funtsezkoena: oinazea monetizatu. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango da baita patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko ere, eta noski, gainontzekoen patetismo eta ergelkerian sakontzeko batez ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun