Itzubaltzeta/Romoko auzokide batek Bilboko Justizia Jauregian deklaratu behar izan du gaur, beste hiru pertsonagaz, Espainiako Vueltan Palestinagaz elkartasuna adierazteko egindako protestengatik. Hainbat pertsona elkartu dira epaitegiaren aurrean euren elkartasuna adierazteko Gernika-Palestina Itzubaltzetak deitutako elkarretaratzean, “Errepresioak ez dezala Palestinarekiko elkartasuna eten” lelopean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!