Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker elkarte publikoak kudeatzen duen zerbitzu honek udalaren babesa du, helburua udalerriko erdigunean bertan hondakin jakin batzuk uzteko aukera ematea izanik, ohiko garbiguneetara joan beharrik gabe.
Besteak beste, honako hondakinak utzi ahal izango dira bertan: sukaldeko tresnak, etxeko olioa (ontzi itxietan), sakelako telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, pilak, toner eta tinta-kartutxoak, CDak, DVDak zein erradiografiak. Zerbitzua erabilgarri egongo da eguneko edozein ordutan, Getxon dagoen bitartean.