Telefono mugikorra erabiltzen ikasteko ikastaroa 60 urtetik gorakoentzat

Izaro Garcia 2026ko urtarrilaren 15a

Saioak urtarrilaren 19an eta 26an, zein otsailaren 2an izango dira.

Getxoko Udaleko +60 Dinamizazio Zerbitzuak telefono mugikorraren oinarrizko erabilerari buruzko ikastaro berria antolatu du 60 urtetik gorako pertsonentzat, adinekoen autonomia eta segurtasuna indartzeko helburuagaz.

Ikastaroaren bidez, telefono mugikorra modu seguruago eta autonomoagoan erabiltzeko oinarrizko ezagutzak eskainiko dira, eta aldi berean, bakardade egoerak saihesteko zein harremanak sustatzeko guneak sortu gura dira. Carmen Diaz Kohesio Sozialeko zinegotziak nabarmendu duenez, "prestakuntza hauek adineko askoren benetako behar bati erantzuten diote, eta egunerokoan konfiantza irabazten laguntzen dute".

Saioak urtarrilaren 19an eta 26an, zein otsailaren 2an izango dira, 11:30etik 13:30era, Urgull Zentroan. Parte hartu gura dutenek doako izen-ematea egin dezakete 94 466 00 22 telefono zenbakira deituta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun