Kaleak ia tarte osoan errei bakarra duenez, Udaberria eta Euskal Herria kaleen arteko zatian bereziki, lanek irauten duten bitartean ibilgailuen joan-etorria tarteka etengo da. Helburua, udalaren esanetan, segurtasuna bermatzea eta instalazioen berritzea ahalik eta eraginkorrena izatea da.
Obrak egiteko, saskidun garabi-kamioi bat erabiliko da, eta ibilgailua galtzadan edo aparkaleku batean kokatuko da. Trafikoaren antolaketa lanak gauzatuko dituen enpresaren esku egongo dira, pasabidea uneoro kontrolpean mantentzeko.