Gazte bertsolariak protagonista izango dira Algortan

Izaro Garcia 2026ko urtarrilaren 30a

2022ko edizioaren irabazlea, Julene Iturbe, artxiboko irudian.

ABRA saria otsailaren 7an, zapatuan, ospatuko da Algortan, musikariek lagundutako hiru saioz osatutako egitarauagaz; hau da, sariketak bi kanporaketa eta finala izango ditu, herriko hainbat taberna eta kultur gunetan banatuta.

Lehen kanporaketa 17:30ean egingo da Saniko tabernan, eta bertan ariko dira Irune Basagoiti (Ermua), June Aiestaran (Beasain), Hegoi Amabizka (Gasteiz) eta Beñat Zeberio (Asteasu).

Bigarren kanporaketa, berriz, 19:00etan izango da Las Barreras tabernan, Bittor Altube (Abadiño), Kattin Madariaga (Arantza), Aitor Tatiegi (Oñati) eta Enara Gallastegi (Dima) bertsolarien parte-hartzeagaz.

Sariketaren finala 21:00etan jokatuko da Abian kultur elkartean, eta eguneko onenek izango dute bertan aritzeko aukera.

Antolatzaileek bertsolaritza gaztea sustatzea eta Algortako espazio sozial eta kulturalak bertsoagaz lotzea dute helburu, giro hurbil eta parte-hartzailea sortuz. 

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun