Algortako "Sirenoa" kenduko dute Portu Zaharretik, 15 urteren ondoren

Izaro Garcia 2026ko otsailaren 10a

Irudia 2011n jarri zuten, hasieratik aldi baterako esku-hartze artistiko gisa. © BEGIHANDI

Getxoko gobernu-taldeak erabaki du Marcos Lopez argazkilari argentinarraren lana ez zaharberritzea, proiektuak bere ibilbidea amaitu duela eta bizitza baliagarria agortu duela iritzita.

Irudia 2011n jarri zuten, hasieratik aldi baterako esku-hartze artistiko gisa. Begihandi elkarteak sustatutako proiektua da, Getxophoto jaialdiaren barruan kokatuta, eta Udalak 30.000 euroko inbertsioa egin zuren bere garaian. Pieza hura egiteko erabilitako materialak, ordea, ez zeuden prestatuta urte luzez itsas giroko baldintza gogorrak jasateko; beraz, denboraren eta kresalaren eraginez, jatorrizko detaile asko galdu dira.

Keltse Eiguren zinegotziak azaldu duenez, lanak hasieran jarritako helburuak daborduko bete ditu: sorkuntza artistiko bat kokatzea gune esanguratsu batean, auzoaren irudi turistikoa indartzeko. "Ekimena amaitutzat jotzen dugu, eta kendu egingo da", adierazi du. Udalak datozen egunetan jakinaraziko dizkie Begihandi elkarteari, baita egileari ere. desinstalazioaren data.

Urteotan, hala ere, Sirenoa inguruaren ikus bilakatu da. Izan ere, pieza berezia da; hots, itsasgoran gizon baten enbor biluzia soilik ikusten da. Itsasbeheran, berriz, izaki mitologiko baten irudi osoa. Itsasaldiekaz sortzen den efektu bisualak bisitari askoren arreta erakarri du.

Irudia zaharberritzeko aukera iaz aztertu bazen arren, ideia hori guztiz baztertu da, baita beste pieza bategaz ordezkatzea ere. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun