2026/02/20 - 2026/03/15 09:00

Erakusketak

Erakusketa: "Jainko barra"

Erakusketa: "Jainko barra"
Romo Kultur Etxea, Getxo

Martzel Do Nascimento Goiriaren "Jainko Bakarra" erakusketa orainari buruzko errealitatea eta bestelako etorkizun posibleak irudikatzeko aukera aztertzen duen pintura bilduma da. Ikuspegi materialista batetik itxaropen ezaren eta aldaketak pentsarazteko bizi-bultzadaren arteko gorabehera emozionaletik sortzen da proiektua.

Mihisean egindako teknika mistodun lanek aurkakoen arteko tentsiotik eraikitzen dira: geometrikoaren eta organikoaren artekoa, oreka eta gatazka, eustea eta bulkada. Beltzaren eta laranjaren presentzia etengabeak izaera narratiboa hartzen du, pentsamendu material eta emozionalaren ariketa jarrai gisa funtzionatzen duen elkarbizitza kromatiko bat sortuz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun