Lanak bi fase ezberdinetan egingo dira. Makaletako-Ollarretxeko biribilgunetik Gaztelumendira bitartean, hainbat astigar gorri kenduko dituzte, eraikinetatik gertuegi hazi direlako. Zuhaitz horiek ez dituzte botako; hau da, Aixerrotako jolasgunera eramango dituzte berriz landatzeko. Haien ordez, tamaina txikiagoko eta hosto iraunkorreko haginak jarriko dituzte, hosto pilaketak gutxitu eta pasaguneak garbiago mantentzeko asmoz.
Bigarren tartean, (Gaztelumendi, Iturgitxi eta Kasune artean) beste lau zuhaitz lekuz aldatu eta haien ordez espezie egokiagoak landatuko dituzte. Gainera, etorbidearen eskuinaldeko platanoak inausiko dituzte, adarrek argiteria eta fatxadak ukitzen ari direlako.
Lanak egiten diren bitartean, trafikoa eten egingo dute egunero 08:00etatik 14:30era. Lehen fasean garajeetarako sarbidea ahal den neurrian mantenduko dute; bigarrenean, Gaztelumenditik sartzen direnek Iturgitxitik atera beharko dute.
Behin zuhaitz-lanak amaituta, argi-zutabeen kokapena ere egokituko dute, etorbideko argiztapena hobetzeko eta etorkizunean itzal-gune handirik ez sortzeko helburuagaz