Aldi baterako itxiera Getxoko HIAZ bulegoan, obrak direla eta

Izaro Garcia 2026ko otsailaren 18a

Bulegoa itxita egongo da otsailaren 27tik aurrera.

Gaur egun Konporte kalea z/g helbidean dagoen bulegoa zerga-izapideak egiteko erreferentziazko gunea da inguruko herritar askorentzat. 

Zerbitzua hobetzeko helburuagaz, berritze-lanak egingo dituzte instalazioetan, eta, ondorioz, bulegoa itxita egongo da otsailaren 27tik aurrera.

Itxierak sor ditzakeen eragozpenak arintzeko, martxoaren 3tik aurrera eta beste abisu bat eman arte, arreta-zerbitzua Sarrikobaso kaleko 28. zenbakian eskainiko dute.

Bulegoaren ohiko ordutegia 08:30etik 14:00etara da, errenta-kanpainan eta udako lanaldian ordutegia aldatu ohi den arren. Zergei buruzko informazioa jasotzeko, herritarrek 94 612 55 00 telefono zenbakira deitu dezakete, 08:30etik 19:00etara.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun