Aniztasun funtzionala duten gazteen artean kirola sustatzen duen Haszten elkarteak eta Arenas Club futbol-taldeek bat egin zuten duela lau urte, Getxon ere areto futbol talde egokitu bat egon zedin. Euskal Herri mailako lehiaketan liga eta kopa irabazi zituzten iaz, lehen mailara igotzea lortuz.
"Kirola egitea gustatzen zaidalako jokatzen dut Hasztenen", azaldu du Aner Bilbao mungitarrak, eta taldeko jokalariak. Azaldu duenez, bera Mungiako Larramendiko taldean jokatzen saiatu zen, baina ezin izan zuenez, Hasztenen hasi zen jokatzen. Beragaz batera, Aner Punciano bermeotarrak gustura jokatzen duela gaineratu du, bera kirola egiteko zuen gogoagatik hasi baitzen taldean, baina "taldean oso pozik" sentitzen dela azpimarratu du.
"Saria jasotzea oso pozgarria izan zen guretzat, ez baitugu sari askorik jasotzen. Urte hauetan egindako lanaren emaitza da, eta sari-banaketan ere ondo pasatu genuenez, pozik hartu genuen saria bat", gogoratu du Gorka Fernandez entrenatzaileak, otsailaren 10ean jasotako Getxo Sasoi Sasoia galan jasotako aintzatespenari buruz.
"Kirolean zein maila sozialean beharrizan asko dituzten pertsonak dira, eta hemen alde bietatik egin dugu lan: kirola egiten dute eta kuadrilla ere osatu dute. Soziabilitate hori nahiko garrantzitsua dela uste dugu, eta talde honetan hori lortu dutela uste dugu", azaldu du entrenatzaileak.