Mezu sekretu baten bidez ezagutuko dituzte ikasleek Getxoko Eskola Bideko saltoki laguntzaileak

Izaro Garcia 2026ko martxoaren 6a

Ikasleek mezu sekretu bat osatu beharko dute.

Getxoko Eskola Bidearen proiektuak jarduera berezi bat antolatu du martxoan, Lehen Hezkuntzako ikasleek udalerriko saltoki laguntzaileak ezagutzeko eta ibilbide seguruak hobeto identifikatzeko.

Proposamena jolas moduan planteatu dute: ikasleek mezu sekretu bat osatu beharko dute, proiektuagaz kolaboratzen duten saltokien erakusleihoetan jarritako eranskailuak bilatuz. Pista guztiak aurkitu eta mezua osatu ondoren, Ingurumen Aretoari jakinarazi beharko diote.

Parte hartzen dutenen artean zozketa bat egingo da, eta irabazleek Eskola Bidearen diploma jasoko dute, baita Ingurumen Aretoan familian edo lagunakaz partekatzeko esperientzia berezi bat ere.

Ekimenaren helburua Eskola Bideko ibilbideak indartzea eta proiektuan parte hartzen duten saltokiak erreferentzia eta laguntza gune gisa ezagutaraztea da, haurrek eskola-bidea gero eta modu autonomoagoan zein seguruagoan egin dezaten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun