Domeka giro bizian eta aldarrikapenez bete-betean igaro zen. Emakume sortzaileen azoka izan zen hitzordu nabarmenetako bat, tokiko sortzaileen lana ikusarazteko eta emakumeen ekarpena balioan jartzeko gune bilakatuta. Hala ere, eguneko irudi eta une esanguratsuenak manifestazioetan bizi izan ziren; kaleak aldarrikapenez, pankartaz eta berdintasunaren aldeko mezuz bete ziren.