Antolatzaileek aurreratu dutenez, laster jakinaraziko dituzte kilometro zenbakia eta lekukoa non eta noiz hartuko duten; edonola ere, herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. Lekukoa nork eramango duen zozketa bidez erabakiko dute, eta zozketan sartzeko gutxienez 5 euroko ekarpena egin beharko da (Bizum, transferentzia bidez edo berbalagun taldeetan bertan). Izena emateko, formularioa prest dago: labur.eus/gurekma.
Informazio gehiago nahi duenak 722 789 302 telefonora deitu edo egizugetxo@gmail.com helbidera idatzi dezake.