Helburua ahalik eta etxebizitza gehien merkatura ateratzea da, Getxon etxebizitza eskuratzeko aukera gehiago sortzeko. Udalak zehaztu du etxebizitza horiek ezin direla automatikoki "hutsik" gisa katalogatu, kasu askotan alokairuan egon daitezkeelako edo bigarren etxebizitza gisa erabiltzen direlako. Horregatik, banan-banan aztertuko du kasu bakoitza, jabeakaz zuzeneko harremana ezarriz zein informazioa eguneratuz.
Gutunaren bidez, jabeek Ondare eta Etxebizitza Sailagaz hitzordua eskatu ahal izango dute, eta, hala badagokio, informazio pertsonalizatua jasoko dute hutsik dauden etxebizitzak alokairu babestuko programetara bideratzeko aukerei buruz. Udalaren arabera, programa horiek segurtasuna eta egonkortasuna eskainiko dizkiete jabeei.
Amaia Aguirre alkatearen esanetan, etxebizitza "lehentasunezko lan-ildoa" da udal gobernuarentzat. Era berean, hutsik dauden etxebizitzen errolda egin aurretik informazioa kontrastatzea eta jabeei entzutea "funtsezkoa" dela adierazi du.