14 urtetik gorako edonork parte har dezake, doan. Horretarako, Wellk aplikazioa deskargatu, izena eman eta Getxo udalerria aukeratu behar da. Aplikazioa zuzenean sinkroniza daiteke beste plataforma ezagun batzuekaz ere; hala nola Strava, Garmin, Fitbit edo Apple Health aplikazioakaz. Beraz, askorentzat parte hartzea ia eguneroko ohiturari jarraipena ematea besterik ez da izango.
Ez dela kirolari handientzat bakarrik pentsatutako ekimena; hau da, paseatzera irteten denak, korrika egiten duenak edo igeri egitera joaten denak ere bere ekarpena egin ahal izango dio Getxori. Eguneroko mugimendua lehiaketa kolektibo bihurtuko da, eta herritarren jarduera fisiko oro batzen joango da udalerriaren alde.
Lehen erronka apirilaren 15ean hasiko da eta maiatzaren 17ra arte luzatuko da. Bigarrena ekainaren 15etik uztailaren 15era egingo da, eta hirugarren eta azkena irailaren 23tik urriaren 23ra bitartean izango da. Horrez gain, 150 jarduera-puntu baino gehiago lortzen dituzten parte-hartzaileek erronkaren oroitzapenezko opariak irabazteko aukera izango dute.
Udalak jakinarazi du Getxoko hainbat kirol-klub ere ekimenera batzea aurreikusten dela, baina parte hartzeko ez da beharrezkoa taldet batekoa izan behar. Azken finean, proposamenak herritar guztiak mugiarazi gura ditu, bakoitza bere erritmoan baina helburu komun beragaz.
Aplikazioaren inguruko zalantzak argitzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza teknikoko zerbitzua ere jarri du martxan. Hona hemen posta elektronikoa: kirolurerronka@wellk.eus.