Villamonteko liburutegiko arduradun Anabel Regaladok azaldu duenez, azken hilabeteetan espazioa berritu dute, erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzeko helburuagaz.
Berrikuntzakaz batera, Getxoko liburutegiek hainbat ekintza kultural antolatu dituzte, adin guztietako irakurzaletasuna sustatzeko. Regaladok nabarmendu du liburutegiak "oinarrizkoak" direla, eta herritarrak bertara gerturatzera gonbidatu ditu.
Hori gutxi balitz, aste-akabu honetan liburu azoka berezi bat izango da Itzubaltzeta/Romon...galduko duzue? Hurbildu eta gozatu irakurketaz!